AURKEZPENA

K´mon Tutankhamon blog honen partaideak, Xabier, Itsaso, Oihane eta Aitziber gara. Klaseko lehen egunean proposatutako ariketa baten bidez (erresistentzia eta baloreak) alde batetik elkarren artean, gure taldea definituko dituzten  bi kontzeptu hauek aukeratu ditugu, deskonfidantza erresistentzia bezala, eta autokritika balore moduan. Deskonfidantzari begira, taldeak eduki dezakeen oztopo nagusienetariko bat bezala ikusi dugu, izan ere, taldean lan egiteko konfidantza izatea, bai norberarengan bai inguruko kideengan ezinbestekoa dela pentsatzen dugu eta deskonfidantza talde honetik kanpo uztea espero dugu lan taldean ondo aritzeko eta ahalik eta oztopo gutxiekin aurkitzeko lauhilabeteko bide honetan. Baloreei begira, biren artean zalantzan egon arren, azkenean autokritika hautatu dugu. Zalantzan genuen beste balorea, errespontsabilitatea zen. Gure ustez, talde lana aurrera eramatea posible izateko, oinarrizkoa da errespontsabilitatea izatea, azken finean arau batzuk errespetatu behar dira taldean lan egiterakoan. Esan bezala, autokritika balorea aukeratzea erabaki genuen, garrantzi handiko iruditzen baitzaigu, zure burua kritikatu ahal izatea, ondoren besteen lana errespetuz aztertu eta behar den bezala baloratu ahal izateko.




Modu ezberdin batean bururatu zaigu taldeko aurkezpena burutzea. Horretarako kartulina bat erabili dugu eta bertan taldekide bakoiztaren burua aurkeztu dugu, balore, errresistentzia, zaletasun, gustuak...adieraziz.






Itsaso: Erresistentziaren aldetik, barregarri geratzeari beldurra izatea aukeratu dut. Baloreei begira, optimismoa hautatu dut. Kokatu ditudan irudi edo argazkiak nire izaera deskribatzen laguntzen dute baita nire gustuak ere.


Xabier: Erresistentziaren aldetik, ziurtasunik eza aukeratu dut. Baloreei begira, autokritika hautatu dut. Kokatu ditudan irudi edo argazkiak nire izaera deskribatzen laguntzen dute baita nire gustuak ere.

Aitziber: Erresistentziaren aldetik, aldaketei beldurra izatea aukeratu dut. Baloreei begira, konfidantza hautatu dut. Kokatu ditudan irudi edo argazkiak nire izaera deskribatzen laguntzen dute baita nire gustuak ere.

Oihane: Erresistentziaren aldetik, barregarri geratzeari beldurra izatea aukeratu dut. Baloreei begira, optimismoa hautatu dut. Kokatu ditudan irudi edo argazkiak nire izaera deskribatzen laguntzen dute baita nire gustuak ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario