lunes, 24 de septiembre de 2012

2. ASTEA... KLASEKO BLOGAK ERREPASATZEN, FREDERICKEN ISTORIOA KONTATZEN ETA FUNTZIOAK BANATZEN

Gure klase praktikoan, guztira lau-bost pertsonako sei talde osatu ditugu. Klase hasieran, irakasleak talde bakoitzaren blogak zabaldu ditu proiektorean denok denongandik ikasteko helburuarekin. Izan ere, horietan akatsak, baina baita gauza positiboak ere ikusi ahal izan dira. Hala nola, etiketak nola sortu, bideo bat youtubetik era egoki batean nola txertatu, etab. Blogen izenak honakoak dira: kenpaa4.blogspot.com.es; laurokbat.blogspot.com.es; oriminurti.blogspot.com.es; marigorringoperez.blogspot.com.es; gonazpikue.blogspot.com.es eta azkenik, gurea, xaitaioi.blogspot.com.es.


Ondoren, klasea aurrera joan ahala, Alaitzek Frederick-i buruzko bideo batzuk jarri dizkigu eta liburu bat irakurtzeko boluntarioak eskatu ditu. Horiek, gure taldeko hiru izan gara: Xabier Bravo, Oihane Delgado eta Itsaso Cantero. Bideoa soinurik gabe jarri du eta guk, bitartean, istorioa kontatzen joan gara, bideoaren irudiekin batera.

Hemen utziko dizuegu ikusitako bideoa. Ingelesez dago baina liburua erosi nahi izatekotan euskarazko bertsioa aurki dezakezue!




Azkenean, talde bakoitzak zein esparrutan zentratuko den adostu behar izan du irakaslearekin batera. Gure kasuan,  egokitu zaigun esparru edo funtzioa BLOG eta PAPER ZORROekin loturikoa izan da, ia zelan atera diezaiokegun probetxua eskoletan horietako bakoitzari. Horiekin batera, MUGIKORREKIN klasean zerbait produktiboa atera daitekeen ere pentsatuko dugula adostu dugu. Amaitzeko, ESKOLA 2.0.ren inguruan zerbait lortzen badugu ongietorria izango, esparru hau eta mugikorrena momentuz kolokan utziko ditugun arren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario