lunes, 26 de noviembre de 2012

9. ETA 10. ASTEA...AGURRA.

Bederatzigarren astean modulu lanean aritu eta gero, eta aurreko egunetan aurkezpenekin ibili eta gero, heldu da azkenengo eguna. Eta azkenengo egun honetan hasieran genituen sentimenduak eta orain ditugunak guztiz desberdinak dira. Hau da, galduta ibiltzetik lana ongi amaituta dagoen sentimendura igarotze horretan aldaketa asko egon dira.

Hasiera batean ez genekien zer etorriko zitzaigun gainera. Blog bat egin behar genuen, bai, baina lau-hilekoa aurkezpenarekin hasi ginen. Kartulina zati bat hartu eta modu original batean gure buruak aurkeztea erabaki genuen, argazki, irudi eta guzti. Horrez gain, IKTen inguruko hausnarketa bat egitea ere eskatu zitzaigun, ahoz gero, kartulinarekin batera aurkeztu behar izan genuena. Blogaren izenburua ere erabaki genuen. K'mon tutankhamon!!!

Ongi pasatzeko ere uneak izan genituen, Fredericken istorioa kontatu genuenean, esaterako. Baina, komeriak beranduago helduko ziren. Bloga nola sortu azaldu zitzaigun (etiketak, sarrera, orrialdeak...nola egin) eta horretan ez genuen arazo handirik izan. Hala ere, gaiak eta funtzioak zehaztu zitzaizkigunean, nondik hasi ez genekiela ikusi genuen gure burua. Arazo horri, ordea, informazioa bilatuz eta egunero ikusitako egoera desberdinekin (kalean zein klasean) egin genion aurre.

Internet ere gure salbazioa izan zen; bideoak eta artikuluak aurkitu genituen bertan, eta baita gure lana osatzen lagundu zigun informazio guztia ere. Gauzak horrela, blogen sarrerak eta orrialdeak sortuz joan ginen, egunero lan eginez, amaieran blog hau egitea lortu genuelarik.

Gaiaren inguruan, blog amaitzear genuela, bukaerako hausnarketa bat egitea otu zitzaigun, gure iritzi, nondik norako eta abar adieraztea beharrezkoa ikusi baikenuen.

Amaitzeko, esan behar dugu gure ustez, emaitza ona lortu dugula, horri buruz ezertxo ere ez genekiela kontuan izanda, eta blogak inoiz sortu ez ditugula ikusirik. Hori burutzeko, arazoak izan ditugunean, irakaslearen laguntza izan dugula ezin dugu ukatu. Gainera, hitz magikoen orrialdea berari esker sortu genuen, hitz magikoen kontua erabilgarria eta baliagarria iruditu baitzitzaigun, sentimenduen garapena erakusteko. Beraz, irakasleari ere eskerrak ematea ezin dugu ahaztu.

ESKERRIK ASKO!!!

domingo, 4 de noviembre de 2012

8. ASTEA. AURKEZPENA ETAAAAAAA... AITZIBER ZORIONAK!

Egun on guztioi! Bihar, astelehena, azaroak 5a, Aitziberren urtebetetzea da eta gaur igandea izan arren, berarentzat hau sorpresa izatea da gure helburua!
Beraz, hemen utziko diogu Aitziberri bideo bat bere urtebetetze eguna delako!




 ZORIONAK AITZIBER ESPERO DUGU ONDO PASATZEA!!!!!!!!!!!!!!!!!

sábado, 3 de noviembre de 2012

7. ASTEA: AZKEN MATIZEAK ETA AURKEZPENAREN PRESTAKETA

Aurkezpena baino lehenago lan egiteko azken eguna izan zen pasadan astelehenekoa. Beraz, bloga eduki aldetik nahiko beteta genuela ikusita, pare bat gauza gehiago gehitu, egunero aukeratzen ditugun hitz magikoak adostu eta aste bete barru genuen aurkezpena antolatzea erabaki genuen. Horretarako, lana banatu genuen, taldeko lau kideok gutxi gora behera berdina hitz egingo genuelarik. Horrez gain, aurkezpenean agertuko ditugun ariketak nola koordinatu ere pentsatu genuen, aurkezpenari berari kutsu praktikoa ere emanez. Amaitzeko, gehitu genituen gauza horien artea, orrialde berri bat izan zen, hausnarketa izenarekin, gogoeta orokor bat azaltzen duena. Beraz, esaerak dioen bezala, "ekinaren ekinez ezina egina" dagoela uste dugu. Izan ere, hasiera batean ezinezkoa zirudien lana nahiko ondo betetzea lortu dugula uste dugu.

Ah!! Ahaztu baino lehen. Blogak eskolan orrialdean, eskuragarri utzi dizuegu maistra bati egindako elkarrizketa. Blogen ingurukoa da, baina mugikorren inguruko pare bat galera ere agertzen dira.

lunes, 22 de octubre de 2012

Kulturmapp: Euskal Herriko ondarea sakelean

Euskomedia Fundazioak smartphone telefonoetarako  KulturMapp aplikazioa du. Tresnaren helburua Euskal Herriko kaleak gure ondarearen erakusleiho bihurtzea da. Klik bat eginez erabiltzaileak hirietako zein herrietako kultura, ondare edota turismo edukien gaineko informazioa eskuratzen du modu arin eta erosoan. Une honetan Euskal Herri osoko 175 interes gune baino gehiago biltzen ditu, eta 400 irudi inguru eskaintzen ditu. Aplikazioa doakoa da eta, momentuz, Android sistema eragilea duten sakelakoetan erabil daiteke.


KulturMapp gida birtualak euskal kultura herritarren eskura jartzen du. Aplikazioa erabiltzen duenak gure herrietako monumentu esanguratsuak, eraikin garrantzitsuenak, gertaera historikoak edo pertsonaia ezagunenak hurbiletik ezagutzeko parada dauka. Horretarako informazio zehatza eta laburra biltzen du, klik batean balio handiko edukiak poltsikoan daramagun telefonoan izateko. Bestalde, euskarriak eskaintzen duen geokokatze zerbitzuak KulturMapp aplikazioa  osatzen duten hiri eta herri bakoitzean egon daitezken kultur-guneak identifikatu eta mapetan kokatzen ditu.


http://youtu.be/AlnP_bXkNhY

Iraganera bidaiatzeko aukera ere ematen du, jasotzen dituen ia 400 argazki eta irudi zaharrei esker. Modu horretan, erabiltzaileak hautatu duen tokiaren itxurak urteetan izan duen eboluzioa ikusteko parada dauka, esaterako, Donostiako Igeldo Jolas Parkeak ehun urteotan izan duen bilakaera.
Euskal kulturaren gida berriak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen du informazioa, eta epe laburrean ingelesez eta frantsesez egongo da. Gainera, metatzen dituen edukien audio-irakurketa egiten du eta, horrenbestez, sakelako telefonoan eskaintzen duen informazioa irakurri egiten du aplikazioak. Zerbitzu horri esker, erabiltzaileak aurrean duen eraikina ikusten ari den bitartean barruan gordetzen duen historia zuzenean entzuteko aukera dauka.
Egunetik egunera aplikazioak gero eta interes gune gehiago eskaintzen joango da. Une honetan 175 item baino gehiago biltzen ditu, Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iru�eko kultur-guneak, eta baita hainbat herritakoak ere hala nola, Tolosa, Bastida, etab. KulturMapp Android sistema eragilea erabiltzen duten sakelako telefonoetan instalatu daiteke. Aurrera begira IPhoneOS sistema eragilea erabiltzen dutenentzako ere egokituko da.
Euskomedia Eusko Ikaskuntzaren Fundazioa da, 2000an sortua. Honen helburu nagusia, Eusko Ikaskuntzak eta kanpoko lagunek sortu eduki zientifiko eta kulturalak baliabide telematikoen bitartez zabaltzea da, euskal kultura eta gizarteaz interesa duten pertsonentzat baliagarriak izango direlakoan.

6. ASTEA: ARIKETAK ETA ARTIKULUAK PRESTATZEN

Egun on guztioi!

Dirudienez, ekaitzaren ostean barealdia dator eta asteburu euritsu baten ondoren, gaur eguzkia atera da, hori dela eta lan egiteko gogo gehiago ditugu, izan ere, eguzkiak poztasuna ekartzen digu!
Oraingoan, IKT-ekin zerikusia duten hainbat ariketa prestatzen ari gara eta horrez gain, interneten gaiari buruz artikulu interesgarriak bilatzen ari gara. Beraz, lanean arituko gara etengabe eta emaitza onak lortzea espero dugu.

Hala ere, esan behar dugu, taldekide batek ezin izan duela klasera etorri medikuarenera joan behar izan duelako; baina, IKTei esker, eta blogean edonondik egin daitekeenez lan, berak etxeko ordenagailutik egingo du gaur lan, gurekin mugikorraren bitartez, Watsapp-arekin, kontaktuan jarriz.  Artikuluaren bilaketa horretan, berak sakelakoen erabileraren inguruko testu bat idaztea erabaki du, artikulua izango bailitzan, mugikorrei dagokien orrialde horretan zintzilikatuz, MUGIKORRAK ESKOLAN orrialdean, alegia.


sábado, 20 de octubre de 2012

GOGOZ ETA LAN EGITEKO PREST!

Kaixo guztioi!!
Gaur larunbata, a zelako eguraldi kaxkarra asteburu honetakoa. 
Astelehen honetan irakasleak esan zigun bakarrik bi klase egun geratzen zitzaizkigula gure blogaren gaia bukatzeko eta azaroaren 5ean gure blogaren aurkezpena burutu beharko dugu. Beraz, ez dakit zortea den edo zer den baina asteburu honetako eguraldia primeran datorkigu lan egiteko eta hainbat informazio bilatu ahal izateko. Izan ere, kalean hotza eta euria egiten ari da eta horretarako hoberena etxean geratzea da. Hori dela eta, denbora nahikotxo izango dugu bakoitzak informazioa bilatu ahal izateko eta aurkepen egunerako ariketa interesgarri batzuk prestatzeko. Horrela, astelehenean bakoitzak aurkitu duena komentatuko dugu guztion artean.

Besterik gabe, asteburu ona pasa! Nahiz eta eguraldi honekin ez den oso erreza. Beraz, euritakoa atera ezazue!